matrize

iz. 1. BIOL. Hainbat ehunen osagai den substantzia, bere baitan zelulak dituena. 2. Ik. umetoki. 3. MAT. Errenkadan eta zutabetan antolaturik dauden zenbakiek osatzen duten taula angeluzuzena. 4. MINER. Bere barnean minerala eratu duen arroka. 5. TEKNOL. Ebaketazko eta deformaziozko konformazioetan erabiltzen den erreminta-bikotea osatzen duten erremintetako bat, bietan handiena eta bere barnean bestea (puntzoia) hartzen duena. Bi erremintak elkartzean, tartean den objektuari forma jakin bat ematen diote. matrize karratu. MAT. Errenkada- eta zutabe-kopurua bera duen matrizea. || matrize-etxe. TEKNOL. Ebakitzeko edo enbutitzeko trokel baten beheko erdiaren eta prentsaren gorputzaren artean jartzen den metalezko blokea, kolpearen indarra zabaltzeko eta higadurari itzurtzeko.



Atzera