multzo

iz. 1. Hainbat gauzaz edo elementuz osaturiko bilduma, gauza bakarra bailitzan hartzen dena. 2. MAT. Ezaugarri komun jakin bat edo gehiago dituzten elementuek osatutako entitatea. MAT. multzo finitu. Zenbaki oso natural batez adieraz daitekeen elementu-kopurua duena. || multzo infinitu. Elementu-kopuru infinitua duena. || multzo-teoria. Multzoetan eta hauen arteko erlazioetan oinarritzen den teoria. Cantor izan zuen sortzaile. || zatidura multzo. R baliokidetasun-erlazio batek A multzoan sortutako baliokidetasun-klaseen multzoa, A/R eran adierazten dena.



Atzera