oti

iz. ZOOL. Tetigonidoen familiako intsektu ortopteroen izen arrunta. Matxinsaltoen antzekoak dira eta batzuetan landaretza guztia suntsitzen duten izurrite handiak sortzen dituzte. • oti berde. Europan bizi da eta normalean intsektuz elikatzen bada ere, leguminosoentzat kaltegarria gerta daiteke (Tettigonia viridissima). || oti migratzaile. Sendoa eta oso hegalari ona da. Izurrite handiak sortzen ditu, batez ere Afrikan (Locusta migratoria).



Atzera