ozono

iz. KIM. Oxigenoaren forma alotropikoa, hiru atomoz osatutakoa (O3). Gas urdina eta ez-egonkorra da. Ozono purua oso lehergarria da. Oxigenoa deskarga elektrikoz eraginez lortzen da. Oxidatzaile oso bortitza da eta esterilizatzaile eta zuritzaile gisa erabiltzen da. Naturan goi-atmosferan dago eta ozono-geruza osatzen du. ozono-geruza. Atmosferan 10-50 km-ko altitude-tartean dagoen geruza, ozono-edukia nahikoa handia duena. Kontzentraziorik handiena 25 km inguruan dago. Geruza hau behar-beharrezkoa da Lurrean bizia egon dadin, eguzkitiko izpi ultramore mota bat iragazten baitu. Azken hamarkadetan, poloen inguruetan, kontzentrazio-gutxitzeak ("zuloak"), nabarmendu zaizkio ozono-geruzari. Ikerketek diotenez, hozkailu eta aerosoletan erabiltzen diren CFCak dira horren errudun.



Atzera