pago
iz. BOT. 1. Fagazeoen familiako zuhaitz kaduzifolioa, adaburu trinkoa, enbor zuzena eta begi luze eta zorrotzak dituena. Hostoak txandakatuak, eliptikoak eta gaztetan iletsuak dira, lore arrak gerbatan elkartuta daude eta emeak dikasiotan. Fruitua pagatxa da. Baso handiak osatzen ditu eta Europako erdialde eta mendebaldean hazten da, klima heze eta epela duten lekuetan (Fagus sylvatica). 2. Pagokia, pagoaren zura. Pagozko goporrak. • pago lizar. 1. Inausi ez den pagoa, gorantz luze hazten dena. 2. Ik. 2 xarma. || pago motz. Inausitako pagoa (eskuarki ikatza egiteko eta egurretarako erabilia). || pago tantai. Pago lizarra. || pago-lantzaka. Pago lizarra.
Atzera