pikatu 1

1. du ad. Moztu, ebaki. Ogia pikatu. Zango bat pikatu. Belarra pikatu. Bizarra pikatu. 2. du ad. Kartetan, esku bakoitza hasterakoan karta-pila batetik bi egin. Niri da ematea, pika ezazu. 3. du ad. Hotzaren eraginez larruazala zartatu. Hotzak ezpainak pikatu dizkit. 4. du ad. Harria landu. 5. da ad. Ardoa garraztu, ozpindu. Ardoa pikatuta dago. 6. da ad. Oihalei dagokienez, zulatu. Oihal ilezkoa errazki pikatzen da. 7. du ad. Mailu eta ingude txiki batez sega zorroztu. 8. du ad. Ziztatu. 9. du ad. (lgart.) Idazmakina eta ordenadoreetan tekleatu. 10. du ad. KIR. Bilarrean, bolari halako efektua eman, beste batekin talka egiten duenean hartzen duen norabideak jatorrizkoarekin 90-ko angelua baino txikiagoa osa dezan. 11. du ad. MUS. Nota bat edo multzo bat pikatu-ikurrak adierazitako moduan jo. 12. du ad. TAUROM. Zezena ezten-hagaz zulatu, zauritu.



Atzera