ponpa

iz. Fluidoak nonbaitetik jasotzen, erauzten edo konprimatzen dituen makina. TEKNOL. bero-ponpa. Ingurune hotz batetik (iturri hotzetik) beroa hartu eta ingurune beroago bati (iturri beroari) beroa ematen dion makina. Berokuntzarako eta eguzkitiko energia eta energia geotermikoa egokiago aprobetxatzeko erabiltzen dira. || huts-ponpa. Hutsa egiteko erabiltzen dena. || injekzio-ponpa. Karburadorerik gabeko eztanda-motoreetan erregaia presiopean zilindroetan sartzeko erabiltzen dena. || ponpa zurgatzaile. Balbuladun pistoi batek atzeraka egitean likidoa presio atmosferikoaren eraginez jasotzen duena. || ponpa helikoidal. Presioa torlojo-formako eragile batez lortzen duena. Emari handietarako erabiltzen dira. || ponpa kalorimetriko. Errekuntza-erreakzioetan xahutzen den beroa neurtzeko erabiltzen den tresna. || ponpa zentrifugo. Karkasa baten barnean biratzen diren palen bidez fluidoaren presioa handiagotzeko balio duena.



Atzera