zuntz

iz. 1. Hariaren osagai bakunetako bakoitza. 2. Irun eta eho daitekeen edozein material harikara. 3. BIOL. Animalia eta landareen ehunak osatzen dituzten egitura luze eta meheetako bakoitza. Muskulu-zuntza. 4. TEKNOL. Material-erresistentzian, gorputz bat zatiturik dagoela pentsatzen den irudizko elementuetako bakoitza (oinarrizko zuntz ere esaten zaio). • beira-zuntz. Beira bigun edo urtutakoa teinkatuz lortzen den harizpi jarrai edo ez-jarraia. Material polimerikoekin (adib., poliesterrarekin) nahastuta erabiltzen da egitura zurrunak lortzeko (automobil-karrozeria, ontzien kroskoak, etab.). || karbono-zuntz. Karbono-atomoak kristal-egituran orientaturik dituen erresistentzia handiko material arina, nagusiki zuntz akrilikoen tratamendu termomekaniko kontrolatuaren bidez lortzen dena. Suhiltzaile eta militarren jantziak egiteko erabiltzen da. Material plastikoak eta metalak indartzeko ere erabiltzen da (hegazkin-fuselaje, helize, kanabera, tenis-erraketa, eski, etab.etan). || zuntz akriliko. Ik. akriliko. || zuntz artifizial edo sintetiko. Ehunak egiteko erabiltzen den edozein polimero (adib., nylona eta poliesterra). || zuntz neutro. TEKNOL. Makurdura jasaten ari den habean, tentsiorik gabeko eta, beraz, deformaziorik gabeko zuntzen lerroa. || zuntz optiko. FIS. Material dielektrikoz eginiko haria, espektro elektromagnetikoaren uhin ikuskor edo infragorriak eroateko gai dena.



Atzera