|
3000 HIZTEGIA
Hiztegi hau Bostak Bat lantaldearen Adorez sortako itzulpenezko hiztegia duzu. Lehen argitaraldia 1996an egin zen Aurten Bai Fundazioa eta Bass S.L-ren laguntzarekin; lehen bertsioa 2001.urtean eguneratua izan da.
3000HIZTEGIAn Euskaltzaindiaren HIZTEGI BATUAn (2000.eko abenduko bertsioa, Euskera 45-2) agertzen diren sarrera, azpi-sarrera eta adiera guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak. Sarrera eta azpi-sarrera bakoitzari dagozkion erdal kide eta adibideez horniturik. 3000HIZTEGIAren bertsio hau Euskaltzaindiaren arauen arabera moldatuta dago.
Bilaketak egiteko modua:
Lehenik euskaraz edo gaztelaniaz bilatu nahi duzun aukeratu behar duzu. Bi bide proposatzen ditugu hitzak aurkitzeko:
- Hitz bat bilatzea.
Horretarako hitza-ri
dagokion laukitxoan idatzi behar da bilatu gura den berba.
- Berba zerrenda bat
aurkitu nahi bada Aurkitu
nahi den hitza eta ondorengoak ipintzen
duen laukitxoan idatzi behar d(it)uzu gura duzun hitz-zerrendaren
hasierako karakterea(k) edo berba osorik. Ondoren sakatu
Bilatu
botoia edo Intro
jo eta sistemak 20 hitzen zerrenda eskainiko dizu. Aurreko
zein ondorengo 20 berbak aurkitzeko aukera ere izango duzu.
Zerrendako edozein hitzen gainean sakatuz berba horretako
informazioa pantailaratuko zaizu.
Sarrera bakoitzean
agertzen den informazioa:
Pantailan sarrera hitza erdian agertzen da. Aditza denean hiru formatan ematen da: partizipioa, erroa eta gerundioa. Sarrera bakoitzean ondoko informazioa biltzen da:
- kategoria gramatikala;
- jakintza arloa
(Bot., Zool., Geol., Inform., Hizk.,
e.a.);
- sarrerako aldaera forma onartua
ez denean hiru aukera aurkezten dira forma egokia
aurkitzeko:
- Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan
"h." dutenak
alboan dute forma onartua
- Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan
"e." dutenak
alboan dute forma onartua
- Gainerakoetan ikus-en
bidez forma onartu edo estandarragoetara bidaltzen da. Gainean
sakatuz forma horretako informazioa eskaintzen da;
- erdal kideak adieraka
sailkatuta (adiera zenbakia gorriz adierazten da) eta generoaren
informazioa duela;
- izendapen zientifikoa
(adibidez azeri:
Vulpes vulpes);
- adibideak (adibide
zenbakia urdinez adierazita agertzen da).
Hitzaren forma desberdinak:
Hitza aurkitzeko forma desberdinak eskaintzen ditu 3000HIZTEGIAk:
- Hitza txarto idazten baduzu,
edo hiztegian ez dagoen berba sartzen baduzu, sistemak zerrenda
bat proposatuko dizu zuk bat aukeratzeko.
- Hitzaren aldaera idatziz.
Sistema prest dago gura den hitzaren forma desberdinetan
eskatuz gero aurkitzeko. Hala "h" nahiz "h"rik
gabe idatzi arren aldaera zuzena edo estandarra agertuko
da pantailan ("andi" idatzi arren "handi"
forma onartua agertuko da pantailan). Berdin egiten du hitz
elkartuetan gidoiarekin, loturik, nahiz banaturik idazten
bada (adibidez arto(-)buru
lortzeko ondoko aukerak ditu erabiltzaileak: artoburu,
arto(-)buru, arto-buru eta
arto buru. Denetatik
arto(-)buru sarrera agertuko zaio pantailan.
- Hitzaren lehen hizkiak idatziz.
Adibidez buru
idazten baduzu bi sarrera eskaintzen dizkizu sistemak: buru
eta burutu,
baina bur
zein bur-,
nahiz bur&
idazten baduzu hizki horiekin hasten diren berben zerrenda
bat proposatzen da. Zerrenda horretako hitz bat markatu
eta BIDALI
botoia sakatuz gero (adibidez buraso)
berba horri dagokion informazioa eskuratuko duzu (buraso
h. guraso).
Hitzaren forma desberdinak:
3000 HIZTEGIAk berba bat aurkitzeko bide desberdinak aurrikusten ditu:
- Hitza oker idazten denean.
Aurkitu nahi den berba oker idazten denean 3000
HIZTEGIAk hitz zerrenda bat proposatzen du.
Zerrenda horretatik gura dena aukeratu eta Buscar botoia
sakatuz gero hitz horri dagokion informazioa pantailaratuko
da;
- Hitza azentuarekin nahiz gabe
idatzi daiteke. Bata zein bestera
eginez 3000 HIZTEGIAk
hitzaren forma akademikoa aurkituko du (adibidez, cabezon
idazten bada pantailan cabezón
berba azalduko da);
- Harridura markarekin nahiz gabe.
Sarreretako hitz batzuk harridura markekin
erabiltzen dira, baina hiztegiak era batera zein bestera
idatziz forma zuzenera bidaliko zaitu (adibidez Ħojalá!
berba horrela idatziz nahiz ojalá
idatziz aurkituko da);
- Dieresi nahiz gabe idatz daiteke. bai pingüe
idatziz bai pingue
idatziz 3000 HIZTEGIAk
pingüe formara
bideratuko du bilaketa;
- Hitzaren lehen hizkiak bakarrik
idatziz. Horrelakoetan 3000
HIZTEGIAk Horrela hasten diren hitzen zerrenda
aurkezten du.
|