|
SINONIMOEN HIZTEGIA, ANTONIMODUNA.
Hiztegi hau ADOREZ sortaren azken hiztegia da. Egileak
Bostak bat taldekoak dira, zenbait lankidetza berezirekin.
Liburuaren argitalpen data: 1999ko urria.
Hiztegiaren egitura:
Sarrerak: hiztegi honek 36.705 sarrera ditu
Sinonimoak: sarrera bakoitzari sinonimo bat edo gehiago
dagokio, guztira 153.000 sinonimo daude. Sinonimoak adieraka mailakatuak daude.
Antonimoak: sarrera askok sinonimoez gain antonimoak ere
baditu. Hauek ere adieraka mailakatuak daude. Guztira 27.000 antonimo dira.
Bilaketak egiteko modua:
Hitza jartzen duen azpiko laukitxoan idatzi nahi
duzun hitza, ondoren sakatu <Bilatu> eta sistemak erantzungo dizu.
Ezker aldean, Sinonimoak zutabean sinonimoak agertuko dira. Adiera
ezberdinak baditu adieraka mailakatua.
Hitza ondo sartu badugu honela agertuko da:
| 1
Ongi-Ontsa-Bapo-Ederki
|
1 Gaizki-Txarto
|
| 2
Guztiz-Oso-Erabat-Txit
|
2 Gutxi
|
| 3 Aldamen-Alde-Albo
|
3 Asago-Urruti
|
Hitza idazterakoan txarto idazten baduzu edo
hiztegian ez dagoen hitz bat jartzen baduzu, sitemak zerrenda bat proposatuko
dizu, zuk bat aukeratzeko.
|