Egilea

Hiztegi honen egilea Mikel Morris da eta hogei bat urteko emaitza izan da. On-line hiztegiaren egitura ELEKA ingeniaritza linguistikoa enpresak diseneinatu zuen.



Edukia

Interneten jarri dugun hiztegia Morris Student Plus Hiztegia duzu, orain arteko ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik osatuena eta modernoena. Berritua izan da, eta Euskaltzaindiaren gomendioen arabera moldatua.

Hona hemen edukia:

  • 67,000 sarrera

  • 120,000 adiera

Emaitza


Kontuan izan hiztegi hau oso modu zorrotzean antolatu dela. Ongi begiratu behar diozu kategoria gramatikalari. Kategoria gramatikal bakoitzean adierak izan daitezke, zenbaki batek markatutakoak, eta askotan laburpena edo parentesien arteko azalpena ager daitezke. Letra batek azpiadierak markatzen ditu.

adib. apurtu du/ad. 1. (apurretan puskatu) a. (jostailua, e.a.) to break b. (platera, e.a.) to break, smash, shatter.

Gramatikari buruzko informazioa zeinu hauen artean agertzen da [].

adib. Zur iz. [-r-]. Horrek esan nahi du, atzizkia hitzari eranstean, "r" letra ez dela bikoizten; hau da, "zura", ez "*zura".

"~" ikurra erabiltzen da sarrera-hitza erabili ordez.

e.g. Adiskide iz. friend; ~ak gara we are friends. Hemen, "~ak" delakoak "adiskideak" esan nahi du.

Laburpenen bat ulertu ezin baduzu, laburpen-taula egin da, hura zer den jakiteko. Euskal hitz osoak eta dagozkien itzulpenak ematen dira, ingelesdunek uler ditzaten.

Ingeles-euskarazko atalean, aditz partikuladunek edo "phrasal verbs" direlakoek (adib. get out, pay back) beren azpiatal berezia dute. Euskara-ingelesezko atalean, aditz konposatuak (adib. hitz egin, aurrea hartu) berentzako azpiatala ere dute.

 

 


Azken eguneratzea: 2003-11-04
Kultura Saila
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza