Zaingoa egiten duten estazioek hartutako dosi-tasa.

 0,067 
 0,098 
 0,078 


Ingurumenaren zaingo erradiologikoa ingurumenean dauden erradioaktibitate dosi-mailak eta kontzentrazioa neurtuz egiten da, horien balioa aztertu eta bilakaera egiaztatzeko, beharrezko diren neurriak hartzeko isurketa erradioaktiboa dagoela adierazten duten desbideratzeak antzemanez gero.

EAEko Zaingo Erradiologikoko Estazioen Sarea Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Instalazio Erradiaktiboen Zerbitzuak kudeatzen du, bera baita Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoari eman dion enkomiendaren titularra. Sarea hau Estatuko lurraldea zaintzen duen Sareari dago lotuta, eta bere egiteko da ingurumenean erradiazio mailan igoera ez naturala gertatuz gero albait arinen jakinaraztea agintariei.

Sare honek EAE osoa hartzen du eta Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde historikoetako hiriburuetatik egiten da zaingoa zuzenean. Neurketa bakoitza baino hamar minutu lehenago aire librean dagoen maila-tasa neurtzen du eta web orri honetan jartzen du aurreko eguneko bataz besteko balioa.

Dosi-tasa horrek izan ditzakeen balioak balioen tarte zabal batean banatzen dira Espainian, faktore askoren arabera, hala nola, altitudea, latitudea, lurraren konposizioa edo neurtu den momentua, bataz besteko balioa gutxi gorabehera 2,5 mSv/urteko (0,28mSv/orduko) baino txikiagoa dena.

Hiru estazioak dagoeneko erabat operatibo daude. Horrela, erradiakzioen etengabeko kontrol integratua izan dezakegu biztanlegunerik garrantzitsuenetan, merkatalgaien garraio eta industria jardueren aldean, batez ere siderurgiakoak.



<< Atzera

homepage