Duvalier

Politikari haitiarrak. - François (izg. Papa Doc) (Port-au-Prince, 1907-71). 1957an Errepublikako lehendakari hautatua, poliziak lagundurik erregimen larderiatsua ezarri zuen eta budu erlijioari eskainitako laguntzaren ondorioz Eliza katolikoarekin haserreak izan zituen. 1964an biziarteko lehendakari bilakatu zen; aurrerantzean diktadura gogor eta ankerra ezarri zuen. - Jean Claude (Port-au-Prince, 1951), aurrekoaren seme eta ondorengoa. Aita hildakoan bizitza osorako agintea eskuratu zuen eta harena bezain politika larderiatsua erabili zuen. 1986an atzerriratu egin behar izan zuen.



Atzera