gogor
1. izond. Sakadurak eragiten ez diona, nekez marratzen, ebakitzen edo zulatzen dena. Harria bezain gogorra. 2. izond. Nekez hunkitzen dena, bihozberatasunik gabea. Gizon gogorra eta ankerra. 3. izond. Nekea ondo jasaten duena. Langile, pilotari gogorra. 4. izond. Pairatzeko edo eramateko nekeza dena. Eguraldi gogorra. Zigor gogorrak. 5. izond. Bortitza, gogorkeria agertzen duena. Eztabaida gogorrak. 6. adb. Indarrez, gogortasunez, irmo. Lana gogor eginez. Gogor eraso. 7. iz. Gogortasuna. Zorigaiztoaren gogorra! • izpi gogor. FIS. Uhin-luzera txikiko eta energia handiko X izpia, oso sarkorra. • GOGOR EGIN. dio ad. Buru egin; gogortasunez jokatu, hertsatu. Garaiko giroari amore eman beharrean, gogor egin zioten. || GOGOR HARTU. Gogortasunez, zakartasunez hartu.
Atzera