jokatu

1. da/du ad. Joko edo kirolean jardun. Pilotan jokatu ziren. Julen Gerrerok ondo jokatu zuen igandean. 2. du ad. Joko edo kiroletako emaitzez apustua egin. Afaria jokatu zuten musean. 3. da/du ad. Ekintza batean jardun, adierazten den eran jardun. Era lotsagarrian jokatu. 4. du ad. Norbaiti bere kalterako zerbait egin. Ederra jokatu didak! 5. da/du ad. Zezenez mintzatuz, zirikatu eta, datorrenean, haren erasoa antzez saihestu, toreatu, korritu. Sei zezen jokatuko dira gaur Azpeitiko plazan. 6. du ad. (Ipar.) Abere arrak emea estali. Ahariak ez du ardirik jokatu behar hiru urte bete aitzinean. 7. du ad. (Ipar.) Jo, eraso. Susana lege zaharreko emazte prestu hura ere, harriz jokatzera zeramatenean. 8. du ad. ART. Antzerki- edo dantza-lana jendaurrean eman. "Iparragirre" pastorala jokatu zutenak. Dantza bat jokatu. 9. du ad. HIZKL. Aditza pertsona- eta aldi-markak agertzen dituela erabili. Aditz laguntzailea jokatu. • IRRIZ JOKATU (norbait edo zerbait). Irri egin (norbaitez edo zerbaitez).



Atzera