dantza

iz. 1. Gorputz-higidura kateatuen segida, doinu baten erritmoari jarraituz eta eredu batzuen arabera egiten dena. Dantza lotua. Dantza askatua. 2. Dantzatzea. Oso atsegin du dantza. 3. Dantza egiten deneko festa edo bilera. Igande arratsaldean plazan dantza izaten da. 4. MUS. Dantza baten erritmoan eginiko musika-konposizioa; suitearen osagai den musika-konposizioa. 5. ZOOL. Hainbat animaliak informazioa transmititzeko edo ekintza jakin bat burutu ahal izateko egiten duen mugimenduen multzoa. 6. Ik. balet. • dantza luze. Lapurdi eta Nafarroa Behereko gizonezko eta emakumezkoen soka-dantza. || dantza-korda. Dantza-soka. || dantza-soka. 1. Soka-dantza. 2. Dantzariek eskutik helduta edo zapiak tarteko osatzen duten katea. || dantza-ziklo. Bata bestearen ondoren egiten diren eta osotasuna duten dantzen multzoa. • DANTZAN. 1. Dantza eginez. Han ibiltzen ziren neska eta mutil dantzan. 2. (hed.) Mugimenduan, mugituz. Ontziak bota eta bota, han zihoan dantzan diruak balio zituen olioa. || DANTZAN EGIN. Dantza egin.



Atzera