eredu

iz. 1. Zerbait egiteko edo moldatzeko iturburutzat hartzen den edo hartzeko ematen dena; bere nolakotasun bikainengatik nork bere egitekoetan jarraitzen duena edo jarraitu beharko lukeena. Platon eredutzat harturik. 2. FIS. Problema fisiko bat teorikoki eta sinpleki aztertzeko eraikitzen den sistema. Bohr-en eredu atomikoa. 3. HIZKL. Egitura gramatikal baten berri ematen duen adibide egokia. 4. MAT. Matematika saileko bere esanahi zabalean, edozein gertaera, ekintza edo izakiren azalpenerako adierazpide abstraktu eta sinplifikatua. 5. TEKNOL. Hareatan edo beste material egoki batean galdaketarako moldeak egiteko erabiltzen den forma. Moldeak, metal urtuz betetzen denean, lortu nahi den piezaren forma ematen dio metalari. • EREDURA. (Ipar.) Arabera. Euskararen erregelen eredura moldatu perpausak. || EREDUZ. (Ipar.) Eredura, arabera.



Atzera