metal

iz. 1. KIM. Zenbait elementu kimikoren izen generikoa, oro har elektropositiboak eta beroaren eta elektrizitatearen eroale onak direnak. Distira berezia dute eta gehienek era askotako konposatuak eratzen dituzte: oxidoak, sulfuroak eta karbonatoak batez ere. 2. Elementu horietaz edo horien aleazioez osaturiko eta metal-itxura duen materiala. 3. MUS. Haize-instrumentuen familia osatzen duten bi azpifamilietako bat (bestea zura da). Metalen taldekoak dira, esate batrako, tronpetak, tronboiak, tubak eta tronpak. • metal gogor. TEKNOL. Ebaketa-erremintetan erabiltzen den materiala, kobaltoaz eta karbonoaz gain, osagarri nagusiak wolframioa eta molibdenoa dituena. || metal noble. Oxidazioarekiko erresistentea den metalaz esaten da (urre, zilar eta platinoa). || metal preziatu. Oso ugari ez eta balio handikoa den metalaz esaten da (urre, zilar eta platinoa). || metal-ur. Ik. ur. || trantsizio-metal. KIM. Taula periodikoko hainbat elementuk hartzen duen izena. Elektroi-geruzak kanpokoak ez diren geruzei lehentasuna emanez osatuta dituzte.



Atzera