osagarri
1. iz. Zerbaitek osotasuna lortzeko edo eratzeko behar duena. Soineko honek kapelua eta eskularruak ditu osagarritzat. 2. iz. Zerbait osatzen duten zati edo gaietako bakoitza, osagaia. Zeintzuk dira saltsa horren osagarriak? 3. iz. (Ipar.) Osasuna. Luzaz egon zen eritetxean; orain ez du osagarri handirik. 4. izond. Zerbait osatzen duenaz edo zerbaiti osotasuna emateko balio duenaz esaten dena. 5. iz. eta izond. (B) Sendatzen duena. Zaurientzat ez dago osagarri hoberik ura baino. Erremedio osagarriak. 6. iz. HIZKL. Beste hitz edo sintagma baten esanahia osatuz, harekin lotura edo erlazio jakin bat duen eta perpausean funtzio bat duen hitz edo sintagma. • angelu osagarri. Ik. angelu. || osagarri zuzen. HIZKL. Objektu zuzena. || zeharkako osagarri. HIZKL. Zeharkako objektua.
Atzera