saltsa

iz. 1. Hainbat janari gozatzeko edo harekin batera jateko prestatzen den likido gutxi-asko lodi eta koipetsua. Arraina saltsan. 2. (hed.) Nahaspila. A ze saltsa egin duten hor! 3. (hed.) Grazia edo bizitasuna ematen duen nolakotasun edo ezaugarria. Film horrek ez du batere saltsarik. • intxaur-saltsa. Ik. intxaur. || saltsa arrosa. Maionesari tomate egina erantsiz prestatzen dena. || saltsa berde. Bereziki perrexil xehatu asko duena eta batez ere arraina prestatzeko erabilia. || saltsa tatariar. Kaparrak, pepinilo txikitua, arrautza gogorra, tipula eta hainbat espezia dituen mahonesa, bereziki arrain eta haragiaren osagarri erabiltzen dena.



Atzera