ere
1. Zerbait edo norbaiti buruz adierazi dena beste zerbait edo norbaiti badagokiola gehitzeko erabiltzen den partikula (dagokion sintagmaren edo era burutuan dagoen aditzaren ondo-ondoan ezartzen da; agertzen den perpauseko aditza ezabatzen denean, bai edo baita, edo ez edo ezta partikulen laguntza behar du; gehitzen den elementua aurrekoen perpaus berean agertzen denean, etaren laguntza behar du, eta inoiz baina edo kidekoak har ditzake; aditz trinkoaren aurretik gertatuz gero, delako aditzak ba- edo ez partikulak hartzen ditu). Miren eta Maddalen afaltzera joan ziren; Peru ere haiekin joan zen. Mikel ez da etorri, ezta Ane ere. Gaur Iruñera joango naiz, eta astia izanez gero, Gasteizera ere bai. Amaia ere badator. Eta ez bakarrik entzun, irakurri ere egin dugu albistea. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. 2. Ezer, inor, inon, etab.en ondoren, dagokien ezeztapena, galdera edo baldintza indartzeko partikula. Ezer ere behar baduzu, deitu. Inon ere ez duzu horrelakorik ikusiko. 3. Baldintzazko eta bestelako hainbat egituraren ondoren, balio kontzesiboa eransten duen partikula. Handia bada ere, sar daiteke hemen. Egia izanik ere, ez dizut sinestuko. 4. Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era bukatuaren ondoren, aditzari dagokion ekintza nolabait indartzeko partikula. Esan ere, bereak eta bi esan zizkion. Ergela zara, izan ere! • -T(Z)EA ERE! Aditzak adierazten duen ekintza gertatzea zerbaitengatik harrigarria edo nabarmengarria dela adierazteko partikula. Ni goierritarra naizela? Galdetzea ere!
Atzera