irakurri
du ad. 1. Idatzitako zeinu grafikoak begi-bistaz ezagutuz, mentalki nahiz ozenki elkartu eta esanahia egokitu; horrela arituz testuaren edukiaz jabetu. 2. (hed.) Arrasto, marka, etab.i interpretazioa eman. Eskua irakurriz geroa igarri. 3. ELEKTRON. Erregistratutako seinaleak bere jatorrizko formara (irudia, soinua, etab.) itzuli. 4. INFORM. Euskarri batean grabatutako informazioa beste informazio-modu bihurtu. 5. MUS. Partiturako zeinuen segida, beroriek ezagutuz eta dagokien balioa emanez, nork bere baitan, kantatuz edo instrumentua joz jarraitu.
Atzera