nahiz
junt. 1. Ondoren duen perpausean adierazitakoa perpaus nagusian adierazten dena burutzeko oztopo dela edo harekin nolabait kontrajarrita dagoela, baina hala ere perpaus nagusikoa burutzen dela edo egia dela adierazteko erabiltzen den hitza (eta hartu ohi du ondoren; menpeko perpauseko aditza era burutuan erabili ohi da, laguntzailerik gabe; jokatuz gero, -(e)n atzizkia hartzen du; menpeko esaldiko aditza ezabaturik ere egon daiteke). Nahiz eta gehienek euskaraz jakin, erdara baino ez da entzuten herri honetan. Nahiz ez den gaztelua / maite dut nik sorlekua. 2. Edo. Berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez oratua. • NAHIZ... EDO... Nahiz... nahiz... || NAHIZ... NAHIZ... 1. Esaldi nagusian aditzera ematen dena betetzeko aukerak adierazteko egitura. Beste horrenbeste gertatzen zaio Nafarroan sortu den liburu eta idazlan askori, nahiz zaharrak diren, nahiz berriak. 2. Bai... bai... Nolanahi ere, nahiz batera nahiz bestera, galduan gu.
Atzera