egon

da ad. 1. Espazioan posizio bat izan. Dima Bizkaian dago. 2. Halako itxura edo ezaugarri iragankorra agertu. Isil-isilik dago. Gaixorik nago. Gaur ederra dago mendia. 3. Izan; existitu (nor hirugarren pertsonan soilik). Bost huts daude orrialde honetan. Ardorik ez dago. 4. Zeregin, lanbide bat izan (aurretik izen soil bat mugagabean daramala). Tolosan irakasle dago. 5. (B) Ari izan, jardun. Bazkaltzen dago. 6. (Ipar.) Iraun. Gauden euskaldun! 7. Behar bati eutsi, egoera bat jasan (ezezko esaldietan). Gosez ezin egon. 8. (nori adizkiez) Zerbait edo norbait, adierazten denari egokitzen zaiona izan; zerbait norbaiten eginkizuna izan. Ontzi horri estalki hau dagokio. Zuri dagokizu erabakia hartzea. 9. (aginterazko adizkiez) Itxaron. Hago pixka batean. 10. (non kasu-atzikia daramaten sintagmekin) Uste izan, uste sendoa izan. Baietzean dago. Horretan nago eta bene-benetan esaten dut. • Aditza + -A, -DA/TA, -IK EGON. Aditzaren ekintza burutu dela adierazteko esapidea. Bazkaria prestatuta dago. || (BA)NAGO ... -(E)LA. -(e)la uste dut, -(e)lakoan nago. Banago etorriko dela. || (BA)NAGO ...-(E)N. Neure buruari galdetzen diot ...-(e)n. Banago zergatik emana dioten Xoxoari xoxoaren izena. || BEGO (HORRETAN). Zerbait dagoen moduan onartzen dela edo uzten dela adierazteko esapidea. Aski bedi, bego horretan. || DAGOEN DAGOENEAN (ZEGOEN ZEGOENEAN...). Ezer aldatu gabe, dagoen bezalaxe. Baina historio hori hitzez hitz, dagoen dagoenean hartu behar al da? || EGONEAN. Ezertan jardun gabe; mugitu gabe. || -(E)LAKOAN EGON. Uste izan. Bihar etorriko zarelakoan nago. || -I DAGOKIONEAN (eta beste pertsonen adizki jokatuak) (denbora-balioaz). Dagokionean emango dizut erantzuna. || DAGOKIONEZ (eta beste pertsonen adizki jokatuak). Aurtengo aurrekontuei dagokienez, honako hau esan nahi nuke.



Atzera