kasu
1. iz. Gertatzen dena edo gertatu uste dena; zertzelada. Kasu horretan, zer egin? 2. iz. Arazoa, afera. 3. iz. MED. Gaixotasun batek norbaitengan duen agerraldietako bakoitza. 4. iz. HIZKL. Izen-sintagmak, perpausean betetzen duen funtzioaren arabera, hartzen dituen deklinabide-atzizkietako bakoitza izendatzeko erabiltzen den kategoria gramatikala. Euskaraz eta latinez inesiboa kasuetako bat da. 5. interj. (Ipar.) Kontuz! Baina kasu, egun batez samurtzen baldin bada. 6. Aipatutakoa adibidez hornituz zehazteko edo argiagotzeko erabiltzen den hitza (delako adibideen ondoren). Zenbait hirik, Iruñea kasu, harresia dute inguruan. • HIZKL. kasu gramatikal. Komunztadura dela medio, aditzean arrastoa uzten duena: absolutua, ergatiboa eta datiboa (partitiboa ere absolutuaren pare sartu ohi da multzo honetan). || leku-denborazko kasu. Inesibo, leku-genitibo, adlatibo eta ablatibo kasuetako bakoitza. • KASU EMAN. (Ipar.) 1. (zah.) Kontu egin, suposatu. Kasu emanen duzu Kalbarioko mendian zarela. 2. Kasu egin.
Atzera