sartu

1. da/du ad. Kanpoko aldetik barrura joan edo eraman. Zinean sartu eta berehala ikusi zintudan. 2. da ad. Zerbait beste zerbaitek barne hartzen duela egon. Automobilaren prezio horretan ez da aire girotua sartzen. 3. da/du ad. Talde edo erakunde bateko kide bihurtu. Herriko zikloturista-taldean sartu naiz. 4. du ad. Dirua zerbaitetan inbertitu. Diru asko sartu dute jatetxe horretan. 5. du ad. Dirua banku-kontu batean ezarri. Zenbat mila pezeta sartu behar dituzu libretan? 6. du ad. Lur-sail batean landare-mota jakin bat landatu. Pinua sartu behar dugu sail aldapatsu horretan. 7. du ad. Engainatu, gezurra sinestarazi. Ziria sartu zion. Niri ez didak sartuko.



Atzera