barne

1. iz. (Ipar.) Barrua (askotan leku-atzizkiez eta postposizioa osatuz, dagokion izen-sintagmak -en atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Barne guztia eritua du. Gure etxe barnean. Azken kapituluaren barnean. 2. iz. (Ipar.) Gela, etxebizitza, areto edo antzekoa, ingurune estali eta itxitzat hartua. Gero, jo eskolarat hamar orenak artio. Eta nolako barnean! Ez, orain bezala dena argi,.., baina barne ilun bat mahai eta aulkirik gabe. 3. iz. (Ipar.) KIR. Errebote-plazan, errebote-paretaren ondoko laukizuzena, plazaren zabalera osoa hartzen duena eta 5,5 eta 6 m bitarteko luzera duena; hiru laukizuzenetan banatua dago (erdikoari harrizabal edo sakarri deritzo); posizio horretan aritzen den jokalaria. 4. Hitz-elkartearen lehen osagai gisa, barrukoa, barrualdeari dagokiona. Barne-arazoak. Barne-egitura. 5. izond. Sakona. Leze barne honetan zer dut ikusgarri? 6. lok. Adierazten den gauza ere bai (dagokion izenaren ondo-ondotik). Seme-alaba guztiak, txikienak barne. Ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne. • barne-begirada. Ik. begirada. || barne-diseinu. Ik. diseinu.



Atzera