gauza
iz. 1. Izaera duen eta izaki banako edo berezitzat hartua izan daitekeen zernahi. Gauza beltz bat ikusi zuen. Gauza ederra da adiskidetasuna. 2. Izaki bizigabea (bizidunari kontrajarria). Pertsonak, animaliak eta gauzak. 3. (batez ere pl.) Gertatzen, egiten, esaten dena, etab. Gauza harrigarriak ikusi genituen han. Badakizu ez duzula horrelako gauzetan sinetsi behar. • gauza juzgatu. ZUZ. Epailearen edozein erabaki edo epairen izaera berezia, erabakiak benetako indarra hartu eta aurkaezina egiten denean, auziari buruz egoera irmoa sortuz.
Atzera