bai
1. Galderaren erantzunean, baiezko esaldi baten ordain den partikula. Ekarriko duzu? - Bai. 2. Baiezkotasuna egiaztatzeko galdezkako partikula. -Bihar etorriko da. -Bai? Bai ote? 3. Esaldi baten baiezkotasuna azpimarratzeko partikula. Etorriko da, bai. 4. Harridura adierazteko edo enfasia jartzeko partikula. Bai toki ederra! Hori bai dela ona. 5. iz. Baiezkoa. Bai lehor batez erantzun zion. • BAI... BAI... Segidako elementu batzuen baieztapena indartzeko egitura (bigarren baiaren aurretik eta ezartzen bada, esaldia erez bukatu ohi da). Guztiok, bai gurasoek, bai haurrek dakigun gauza. Bai handitasunean eta bai txikitasunean ere. || BAI ETA. Ik. 1 baita. || BAI HALABER. Baita ere. Burlatzen naiz Garibaiez, bai halaber Etxabez. || BAI HORIXE! Esan denaren egiatasuna edo harekiko adostasuna azpimarratzeko edo baiezko erantzuna indartzeko esaldia. Kostako zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe! || BAI ZERA! Erabat ukatzeko esaldia. Etorriko zela baina, bai zera!
Atzera