leku

iz. 1. Espazioko puntu edo aldea. 2. Zerbait edo norbait kokaturik dagoen, edo bertan beste ezer edo inor ez dagoelako koka daitekeen, espazioko aldea. Berandu iritsi ginen eta ordurako ez zegoen lekurik aretoan. 3. (hed.) Norbaitek edo zerbaitek, ingurune, alor, hierarkia, etab.etan duen posizio, zeregin edo garrantzia. Aspaldian leku berezia du Jon Etxaidek euskal idazleen artean. 4. (hed.) Zerbait gertatzen edo egiten den ingurunea. Orrialde hauek ez dira leku egokia horretaz mintzatzeko. 5. Enfasi-esaldietan, urruntasuna adierazteko hitza (mugatzailerik gabe eta leku-atzizkiez). Lekutakoa da hori! Lekutan dago! Lekutako kontuak!leku santu. Bere erlijio-esanahi bereziagatik sakratua den lekua, bere ingurutik bereizia eta gurtzarako erabilia. • -EN LEKUAN. -en ordez. Baldin semeak arraina eskatzen badio, arrainaren lekuan suge bat emango dio? || LEKU EMAN. Baimendu, zerbait gertatzen edo egiten utzi. Bere gogara mintzatzeko astirik eta lekurik eman gabe. || LEKUAN. (Ipar.) Beharrean, ordez (aditzaren era burutuaren ondoan). Lehengo neke gogorrak arindu lekuan, eman zizkien lehenen gain neke berriak.



Atzera