bertan

adb. 1. Lehen nolabait aipatu den leku berean. Bederatziak aldera heldu ziren ostatura; bertan afaldu beharrean kanpora atera ziren. 2. Berehala. Uztaroa bertan baita. 3. Hurbil. Eibartik bertan dago Arrate. • BERTAN BEHERA. 1. Berehala, bat-batean. Bertan behera amaitu zen gure neska-mutilen adiskidetasuna. 2. Han bertan. Ezpata hartu eta bertan behera hil. || BERTAN BEHERA UTZI. Norbait edo zerbait utzi; jarduera bat eten. Ez zaituela bertan behera utziko. Nere herria hemen bertan behera utzi. Etzazula gero, lan hori bertan behera utzi. || BERTAN BEHERAKO. 1. (G) (Ezezko esalditan) Mesprezagarria. Ez zen hori gaztetan bertan beherakoa izango. 2. (B) Berehalakoa. Ondo kostatako txabola! Ez da izan ez bertan beherakoa!



Atzera