neke
1. iz. Gehiegizko lanak edo jarduerak eragiten duen indar-gabezia edo ahultasuna, eta ondoriozko egoera. 2. iz. (hed.) Lan, jardun, ahalegin neketsua. Neke askoren semea izan da liburu hau. 3. iz. Egoera gogor edo mingarri baten ondoriozko oinaze edo ezinegona. Eman zizkizun neke eta nahigabe handiak. 4. izond. (Ipar.) Neketsua, nekeza. Ororen gogara egitea da gauza nekea. 5. iz. FIS. Jarraian errepikatzen diren eta bakarka materiala hausteko gai ez diren talka eta tentsioak jasaten dituzten materialak haustean datzan fenomenoa. • neke-saiakuntza. TEKNOL. Material batek nekearekiko duen erresistentzia ezagutzeko egiten den saiakuntza. • NEKE IZAN. Neketsua, nekeza, zaila izan. Neke da beleaz aztore egitea. || NEKEA HARTU (ezezko perpausetan bereziki). Zerbait egiteko behar dena egin, saiatu, ahalegindu. Neke handirik ez duzu hartu gela garbitzen, ezta?
Atzera