bere

erak. 1. Harenek perpaus bereko nor, nork edo nori osagaia berari dagokionean hartzen duen forma (pluralean, bere zein beren). Andoniri bere etxea erosi nion. 2. (Mendebaldean) Beraren edo Harenen baliokidea. -Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? -Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean. • BERE EGIN. Ik. 1 egin. || BERE HONETAN, HORRETAN, HARTAN. 1. Unean dagoen egoeran, dagoen bezalaxe. Ez da higitzen, eta bere horretan dirau. Theresa bere hartan zegoen: "Ez nauk joanen!" 2. Hemen, hor, han bertan (berean). Gure borda bere horretan dago. || BEREAK ETA BI, BEREAK ETA BOST, BEREAK ETA ASTO BELTZARENAK (entzun, hartu, esan...). Handiak, egundokoak, era batekoak eta bestekoak (entzun, hartu, esan...).



Atzera