zein
1. gald. (det. eta izord.) Gauza edo pertsona batzuen artean zehazteko erabiltzen den hitza. Bizkaiko zein eskualdetan egiten da txakolina? 2. Harridura adierazteko edo enfasia emateko hitza (dagokion aditzak -(e)n atzizkia duela; zeinen forman ere erabilia). Zein handia den, gero, itsasoa! Zeinen eder den bedatsean lehen lilia! 3. junt. Juntagailu hautakaria, nahiz-en baliokidea. Orobatasuna adierazten du. Gizonezko izan zein emakumezkoa izan, guztiok, eskubide berekoak gara. 4. Bakoitza (bere edo kidekoren bat ondoan duela). Zein bere bidetik joan da. 5. junt. Dagokion aditzak bait- edo -(e)n atzizkia duela, aurretik duen perpausaren menpeko erlatibozko perpausa osatzeko partikula. Hau da ene seme maitea, zein(ar)en baitan hartu baitut atsegin guztia. 6. junt. Hura-ren saileko erakusle batekin, erlatibozko perpausak osatzeko partikula. Zein galdu duzun esan eta hura bilatuko dugu. • ZEIN BAINO ZEIN ...-AGO. Adjektibo edo adberbio bidez adierazten dena azaltzen diren izen-sintagmei maila handian eta neurri berean dagokiela adierazteko egitura. Zein baino zein hobeki aritu ziren. || ZEIN... ZEIN... Nahiz... nahiz... Zein irabazi zein galdu, beti kexa du honek.
Atzera