izen

iz. 1. Pertsona, animalia edo gauza bat aipatzen edo adierazten duen hitza; banako bat aipatzeko eta kidekoetatik bereizteko erabiltzen den hitza edo hitz-multzoa; kategoria edo mota bereko izakiak edo gauzak adierazteko erabiltzen den hitza. Landare askoren izena daki. 2. Pertsonei dagokienez, abizen edo deituraren aurretik erabiltzen den hitza. Zelestina daduka / dama horrek izena. 3. Omena, entzutea. Hain maite dugun izen ona. 4. Bere jardueran entzute handia duen pertsona. Kazetaritzako izenik handienak. 5. Izenburua. Liburuaren izena ez zait orain gogoratzen. 6. HIZKL. Izaki, kontzeptu edo fenomeno bat izendatzeko hitza, izen-sintagmaren muina dena. • bataio-izen. Ponte-izena. || espezie-izen. Izen espezifikoa. || bide-izen. INFORM. Fitxategi edo direktorioaren izen osoa, fitxategiak zuhaitz moduan antolatuta daudenean, fitxategi edo direktoriora heltzeko zuhaitzean zehar egin behar den bidea adierazten duena. || genero-izen. Izen generikoa. || izen arrunt. Izaki bakar bat ez baizik mota bat (eta baita mota horretako bakoitza ere) izendatzen duena, izen bereziari kontrajartzen zaiona, eta izen sintagma osatzeko mugatzailea har dezakeena. || izen berezi. Izaki bakar bat nahiz izaki- edo objektu-multzo bakar bat izendatzen duena, izen arruntari kontrajarria. Gehienetan ez du mugatzailerik onartzen eta maiuskulaz idazten da. || izen erregistratu. Erregistro publikoan idatzitako izena (adib., produktu komertzial batena), hartara haren jabe denak bestek ezin erabil dezakeela. || izen espezifiko. BIOL. Nomenklatura binominalean, bigarren izena, espeziea bera izendatzeko erabiltzen dena. || izen generiko. BIOL. Nomenklatura binominalean, lehen izena, generoa izendatzeko erabiltzen dena. (adib., Canis izena otsoaren, txakurraren eta txakalaren izen generikoa da). || izen tipi. (Z) Ponte-izena. || merkataritza-izen. 1. Establezimendu batek jendaurrean duen izena. 2. Produktu, material, substantzia bati jendaurrerako ematen zaion izena (tefloi politetrafluoretilenoaren merkataritza-izena da). || ponte-izen. Pertsona baten lehen izena, famili izen edo deituraren aurretik doana. • -EN IZENEAN. 1. Zerbait, bertan adierazirik dagoen izenaren jabe den pertsonari dagokiola adierazten duen egitura. Kontu korrontea nire izenean dago. 2. Norbaiten edo zerbaiten ordez. Amaren izenean etorri naiz. 3. Erregu edo antzekoetan, norbait edo zerbait aipatuz indarra handiagotzeko erabiltzen den egitura. Limosnatxo bat, Jainkoaren izenean. || IZENA BELZTU. Ahoz edo idatziz, pertsona baten ospea zalantzatan jarri; norbaiti buruz gaizki esaka aritu. || IZENA EMAN. Zerbaitetan parte hartzeko aldez aurretik irekitzen den zerrendan norberaren edo beste norbaiten izena sartu, eta horretarako eskatzen dena egin (diru-kopuru bat ordaindu, etab.).



Atzera