parte

iz. 1. Zatia, atala. Bi partetan bereizia. 2. Tokiari dagokionez, alderdia, aldea. Euskal Herriko parte honetan. 3. Denborari dagokionez, aldia, garaia (postposizioan eta bereziki -n kasu-atzizkiaz). Uda partean. 4. Jakinarazpena. • -EN PARTETIK. 1. -en aldetik. Bera bere partetik batere saiatu gabe. 2. -en izenean, -en aldetik. Goraintziak nire partetik. || -EN PARTEZ. 1. -en ordez. Bi liburu egingo ditugu, bakarraren partez. 2. -en partetik, -en izenean. Zugazti eta gainerakoak / Mattinen partez goraintzi. || PARTE EMAN. Berri eman, jakinarazi. || PARTE HARTU. 1. Egiteko batean besterekin batera aritu. Zazpi bertsolarik hartu zuten parte Xalbador goresteko eskainia zen kantaldian. 2. Zerbaitetan norbaitekin bat egin. Har ezazue parte ene lorian. 3. Elkarte batean beste batzuekin batera esku hartu, partaide izan. || PARTE IZAN. du ad. 1. Parte hartu, esku hartu. Zorionik beroenak egiteko eder honetan parte izan duten guztiei. 2. Partaide izan. Herriko guztiek parte baitute ondasun horietan. || -T(Z)EKO PARTEZ. Beharrean, ordez (aurretik aditzaren era burutua duela).



Atzera