berri
1. izond. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua, gertatua; lehengoaren ordezkoa. Urte berria. Matematika berria. 2. izond. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. 3. izond. Aditzaren era burutuaren ondoren, ekintza duela oso gutxi burutu denaren adierazlea (-n kasu-atzizkiaz, mugatu singular zein mugagabean). Hasi berria. Belar ebaki berria. Irakurri berri(a) dudan lan batean. Egin berrian olio hau da onena. Jaio berritan. 4. iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Berri-agentzia. Han zer berri da? • berri-ekarle, berri-biltzaile. Berriemailea. || berri-jario. Berritsua. • BERRI-BERRITAN. (Ipar.) 1. Duela oso gutxi. 2. Berriro. || BERRIREN BERRI. (B) Berriro. Antzinako jokoak berriren berri sortu dira gizartean. || -EN BERRI (ekarri, eman, entzun, jakin, jaso...). Zerbaiti edo norbaiti buruzko informazioa. Ez daki gertatu denaren berri. Nere berri eman nion. || -KO BERRI JAKIN. Nonbaiteko informazioa jakin. Horrek ez daki hemengo berri.
Atzera