zer
1. gald. (det. eta izord.) Pertsona ez direnez (gauzez, gertakariez, etab.ez) galdetzeko erabiltzen den hitza. Zer da horren aurrean dagoena? Zeri begira zaude? 2. Hura-ren saileko erakusle batekin, erlatibozko perpausak osatzeko partikula. Zer ikusi, hura ikasi. 3. iz. (mug.) Hitz bat aipatu nahi ez denean edota gogoratzen ez denean, hura ordezkatzeko erabiltzen den hitza; gauza, objektu zehaztugabea. Zereko zerarekin ezkondu zen. Gure zeretan ez duzu ikustekorik. Lehengoan zerarekin topo egin nuen, ... esango dut bada! Larruzko zera asko egiten zituzten. 4. iz. (mug.) PSIKOL. Freuden arabera, bigarren topikako instantzia, gizabanakoaren baitan irrika inkontzienteen multzoa eratzen duena. Gizabanakoarengandik kanpoko presioen eraginez instantzia honetatik sortzen da nia. • A ZE(R). Harridura edo enfasia adierazteko egitura. A ze parea! || HARA ZER. A ze(r). || ZER EDO ZER. Zerbait.
Atzera