zuhaitz

iz. 1. Zurezko landare bizikorra, altuera aldakorrekoa, baina sarritan handia. Zurtoina (enborra) lurretik urruti samar adarkatzen da eta espezie bakoitzaren bereizgarri den adaburua eratzen du. 2. (G) Belarrez edo iratzez egindako meta. 3. (G eta L) Metari eusten dion zutikako haga. 4. Elkarrekin erlazionaturik dauden edo sistema bat osatzen duten hainbat elementuren arteko mailaz mailako hierarki erlazioa grafikoki adierazten duen egitura adarkatua. Hizkuntzalaritzan perpausaren egitura deskribatzeko, semantikan hitz desberdinen arteko ahaidetasun semantikoa adierazteko, informatikan datuak, programak edo algoritmoak egituratzeko, etab.etarako erabiltzen da. 5. ANAT. Trakea eta bronkioen multzoa. 6. KIM. Zuhaitz-formako hauspeakin metalikoa (adib. Dianaren zuhaitza, zilar nitrato eta merkurio nitratozko disoluzioetatik abiatuz lortutako zilar-amalgama). • zuhaitz genealogiko. Ik. genealogiko.



Atzera