animalia

iz. 1. ZOOL. Animalia erreinuko izaki biziduna. Erreinu hau elikagaiak beste bizidunetatik edo hauen hondakinetatik lortzen dituzten organismoez osatua dago eta bere baitan ornodun eta ornogabeak daude. Gehienak beren gorputzeko atalak edo gorputz osoa ingurunean aldaketak gertatzen direnean azkar mugitzeko gai dira. Beste ezaugarri garrantzitsuak multizelularrak izatea eta zelulen arteko lan-banaketa edukitzea dira. 2. Adimenik gabeko animalia.



Atzera