gorputz
iz. 1. Animalia osatzen duen materia organikozko multzoa. 2. Gizaki edo animalien enborra. 3. Hilotza, gorpua. 4. Eraikin edo altzari baten zatietako bakoitza, independentea izan daitekeena. Bi gorputzetako armairua. 5. Soinekoen goiko aldea, sorbaldetatik gerrirainokoa. 6. Ik. kidego. 7. BIOL. Organoen atal nagusia; organo baten parte den egitura homogeneoa. 8. ERL. eta FIL. Gizakiaren alde materiala (arimari kontrajarria). 9. FIS. Tamaina definitua duen materia-zatia. Gorputz baten masa. 10. MAT. Geometrian, gainazal batek edo batzuek mugatzen duten espazio-zatia. 11. MAT. Barne-konposaketazko bi legerekiko honako propietate hauek dituen multzoa: lehenengoa trukakorra izatea eta bigarren legea lehenarekiko banakorra izatea. 12. MIL. Administratiboki independentea den unitate militarra. • gorputz beirakara. ANAT. Humore beirakara. || gorputz beltz. FIS. Iristen zaion erradiazio guztia zurgatzen duena. || gorputz hori. ANAT. Obulua irten ondoren De Graaf-en folikulu batetik eratzen den guruin-gorputza. || gorputz kailukara. ANAT. Garun-hemisferioak konektatzen dituen materia zurizko zeharkako banda zabala. || gorputz leizetsu. ANAT. 1. Zakil-gorputzaren aurrealdea eratzen duten ehun-masa zutikorren multzoa. 2. Klitoriaren ehun zutikorra. || gorputz luteo. ANAT. Gorputz horia. || gorputz pineal. ANAT. Epifisia. || gorputz pituitario. ANAT. Hipofisia. || Gorputz Saindu. (Ipar.) Eukaristia. Gorputz Saindua hartu. || gorputz zurrun. FIS. Bere partikulen posizio erlatiboak aldaezinak dituena. • GORPUTZA ASKATU. Asko nekatu. || GORPUTZEZ GORPUTZ (borrokatu). Arerioak aurrez aurre izanik eta arma zuriz (borrokatu).
Atzera