organo
iz. 1. BIOL. Organismo batean, funtzio berezi bat betetzeko moldatuta dagoen zati edo egitura. Entzumen-organoa, iraitz-organoa. 2. MUS. Haize-instrumentu teklatuduna. Hauspoetan konprimatutako aireak tutuetatik irtetean hauei bibrarazi eta soinua sortzen du eta tinbrea aldatzeko balio duten zenbait erregistroz hornitua egoten da. Elizetako koruan egon ohi den instrumentua da. 3. Estatuan, erakunde, enpresa, etab.etan funtzio jakin batzuk esleiturik dituen instituzioa. Organo erabakitzailea. Enpresa honetako organo nagusia batzorde zuzentzailea da. 4. Pertsona, talde, alderdi politiko, sindikatu edo bestelako erakunde jakin baten iritzia eta erabakiak agertzen dituen argitalpena, dela egunkaria, dela aldizkaria. Euskaltzaindiaren organo ofiziala "Euskera" da. • organo elektroniko. MUS. Elizako organoaren sonoritatea imitatzen duen teklatudun instrumentu elektronikoa.
Atzera