alderdi
iz. 1. Zerbaiten aldea, zatia. 2. Lurraldea, eskualdea; bereziki ezaugarri jakinen bat duena. Alderdi hartako herriak baldar eta txiroak ziren gehienak. Bartzelonako Alderdi Zaharra. 3. Gorputzaren zati bakoitza; gorputzaren erdia. 4. Kanpoko organo sexualak. Bere alderdiak estalirik. 5. Zerbaitek agertzen duen alde edo era bakoitza. Eztabaidaren alderdi guztiak kontuan hartuz. Liburuaren alderdi onak eta txarrak. 6. Iritzi eta helburu politiko jakin bat duten pertsonak biltzen dituen erakundea. Alderdi monarkikoa, demokrata, liberala, sozialista, komunista. 7. (zah.) EAJ izendatzeko erabilitako hitza. 8. (zah.) Ezkontidea. Neure alderdi maitea galdu dut.
Atzera