batzuk

zenbtz. zehaztgb. 1. Bat baino gehiagoko kopuru zehaztugabearen adierazlea (dagokion izen-sintagmari -(r)en deklinabide-atzizkia erantsiz, zehaztasun edo mugatasun falta areagotu egiten da). Emakume batzuk heldu ziren. Batzuei ez zaie hori gustatzen. Ogerlekoren batzuk biltzen. 2. Multzo batean bi azpimultzo bereizita, lehena aipatzen denaren adierazlea, besteakekiko kontrajarrita. Batzuk oinez etorri ziren, besteak zaldiz. • BATZUEN BATZUK. Batzuk (kopuruaren urritasuna edo zehaztasunik eza azpimarratuz). || BATZUETAN. Noizean behin.



Atzera