espazio

iz. 1. Gorputzak kokatuta dauden eta fenomenoak gertatzen diren hedadura mugagabea. 2. Lur-atmosferaz harantz dagoen unibertsoaren zatia. 3. MAT. Hiru dimentsioko edozein eskualde. 4. MAT. Edozein gune abstraktu; axiomaz eta objektu definitugabez osaturiko edozein sistema matematiko formal. • aireko espazio. ZUZ. Eskumeneko uren eta dagokion lur-eremuaren gainean, estatu batek subiranotasuna duen atmosferaren zatia. || bektore-espazio. MAT. Eskalar-multzo batekiko biderkatzea ahalbidetzen duen, batuketa onartzen duen eta ondoko propietateak betetzen dituen bektore-multzoa: edozein bi bektoreren arteko batuketaren emaitza bektore bat da eta bektore zein eskalar baten arteko biderkaketaren emaitza ere bektore bat da. || bizi-espazio. EKOL. Organismo edo komunitate batek bizitzeko behar duen espazioa. || espazio-estazio. ASTRONAUT. Propultsiobide autonomo murritz edota gabeko espazio-instalazioa, automatikoa nahiz tripulatua, orbita edota astro batean dagoen misio bat mantentzea helburu duena. || espazio-denbora. FIS. Espazioaren ohiko hiru dimentsioei laugarren bat (denbora) erantsiz eratutako sistema, erlatibitatearen teoriaren arabera behatzailek gertakari bat koka dezan beharrezkoa dena. || espazio-zunda. ASTRON. Eguzki-sistemako astro batera edota planetarteko espaziora ikerketak egitearren igorritako aparatua.



Atzera