zunda

iz. 1. Itsasoaren sakonera ezagutzeko muturrean berun-puska bat duen soka. 2. Uraren ala lurraren azpian azterketak egiteko erabiltzen den erreminta. Sakonera txikietarako, eskuzkoak edo hidraulikoak izaten dira eta sakonera handitarakoak, berriz, kolpekari mekanikoak, kablezkoak, biragarriak, etab. izan daitezke. 3. ASTRON. Espazioa esploratzeko ontzi automatikoa. 4. MED. Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likido bat sartu edo ateratzea ahalbidetzen duen tresna luzexka eta mehea. • irrati-haizerako zunda. METEOROL. Radarraren edo irrati-teodolitoaren bidez segitzen zaion irrati-zunda, goialdeko haizeak zehazteko erabilia.



Atzera