berun

iz. 1. KIM. Zenbaki atomikoa 82 eta pisu atomikoa 207,19 duen elementu kimikoa (Pb). Metal astun, harikor, xaflakor eta biguna. 2. Hari batez eta honen muturrean lotzen den pieza (berez berunezko) batez osatutako tresna, bertikaltasuna egiaztatzeko, uraren sakonera neurtzeko, etab.etarako erabiltzen dena. 3. Arrantza-aparailuei (sareei, kanaberaren hariari, etab.i) ur azpian beherantz luza edo heda daitezen ezartzen zaien berunezko pieza. • BERUNEAN EGIN. Beruna delako tresna erabiliz egin. Berunean egindako horma.



Atzera