baizik
junt. 1. Lehen perpausean ezeztatutako elementuaren ordez bigarrenean beste elementu batek baiezko balioa duela adierazten duen hitza (bigarren esaldiaren azkenean ezartzen da, baina bi esaldion artean ere koka daiteke, bereziki bigarrena luzea denean; azken hauetan, baizik eta erabili ohi da). Ez bat, asko baizik. Ez gaitzazu utz tentaldian erortzen, baizik libra gaitzazu gaitzetik. Ez gizonen beldurragatik, baizik eta Jainkoaren zerbitzari eta morroi den aldetik. 2. Ezezkako esaldietan, ezezten dena bakarra edo salbuespena dela adierazteko hitza (delako salbuespen horren ondo-ondoan ezarria). Herriko zaharrenek baizik ez zuten ikusi.
Atzera