forma

iz. 1. Izaki material baten kanpoaldeko itxura; hura eratzen duten atalen antolaera. 2. Artelan baten egitura espresibo edo plastikoa; ideia bat azaldua dagoen era edo modua. Forma eta edukia. 3. BIOL. Bizidunen sailkapenean, beraien goiko taldearekiko aldaketa txiki batzuk soilik dituzten indibiduoez osatutako taxonomi taldea, sailkapenaren talde txikiena eratzen duena. 4. HIZKL. Saussure-ren arabera, substantziari kontrajartzen zaion egitura, substantzia (errealitate foniko eta semantikoa) ordenatu eta egituratzen duena (Hjelmslev-ek berriz, forma eta substantzia edukiaren [adierazia] nahiz adierazpenaren [adierazlea] mailan bereizi zituen). 5. HIZKL. Agertzen dituen ezaugarri formalen aldetik kontsideratzen den hizkuntz unitatea. 6. ZUZ. Egintza juridiko bat baliozko eta eraginkor izan dadin betebeharreko kanpo-baldintza.



Atzera