pare
iz. 1. Izaera bereko bi aleren multzoa. Idi-parea lotu genuen. 2. Zerbaiti edo norbaiti dagokionez, haren ondoa, aurrealdea, maila edo altuera bera (leku-denborazko atzizkiez eta singularrean, dagokion izen-sintagmak -en kasu-atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak bizigabeko zerbait adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Laster heldu zen neskatilaren parera, baina haren atzetxotik joatea erabaki zuen. Etxe parean. 3. (Heg.) Txikitzat jotzen den kopuru mugagabea adierazteko hitza (atzean bat ezartzen zaio). Pare bat kopa hartu genituen etxera joan aurretik. 4. Ingurua, aldea (erakusleez lagunduta eta lekutasunezko kasuetan). Ni pare hartara iritsi nintzenean. 5. Musean, zenbaki edo irudi bereko bi kartaren multzoa (hiru direnean, mediak, eta lau berdin edo bi pare direnean, dupleak); (pl.) lau apustu-aukeretako hirugarrena. 6. Zenbait herritako noblezi titulua, historian zehar eta tokiz toki aldatzen dena. 7. Ingalaterran, Lord-en ganbarako kidea. 8. HIST. Frantzian, 1814-48 bitartean diputatuei emaniko izena. 9. KIR. Golfean, zulo edo ibilbide bat egiteko behar den kolpe-kopurua. • indar-pare. Ik. indar. || pare termoelektriko. FIS. Izaera desberdineko bi eroalez osatutako sistema. Beren muturrek elkar ukitzen dute eta sortzen duten indar elektroeragilea bi muturren arteko tenperatura-diferentziaren menpekoa da. • -EN PARE. -en berdin, -en kide. Azala zuri duzu, elurraren pare. || PAREA EGIN. du ad. KIR. Golfean zulo edo ibilbide bat egiteko behar den kolpe-kopurua berdindu. || PAREAK IZAN. du ad. Musean, parea, mediak edo dupleak izan. || PARERIK EZ IZAN. da/du ad. Izaeraz, itxuraz, etab. beste baten berdinik edo mailakorik ez izan. Ez da horren parerik Alemania guztian. || PAREZ PARE. Aurrez aurre.
Atzera